ESKERRIK ASKO!!!!
Zuen laguntza eta babesari esker Zinema Uneak crowdfunding kanpainaren helburu bete dugu. Zuei esker Zinema Uneak martxan jartzeko aurrera pausu bat eman dugu.
Baina kanpaina amaitzeko 20 egun gehiago gelditzen direnez, gure bidaia ez da hemen amaitzen. Helburu berri bat dugu: 3016€.
Mila euro gehiago lortzen baditugu zuek guztiok, gure babesleak zaretenok eta izango zaretenok, sari berri eta berezi bat jasoko duzue. Zuek aukeratutako sariei batuko zaiona.
Sari hori zer den jakin nahi duzu? Lortu ere? Ba lagundu gaitzazu kanpaina zabaltzen eta abisatu lagun eta senide guztiei. Zinema eta Euskara maite duten guztiek parte hartu dezaten.
Eskerrik asko... eta lortu dezagun hurrengo helburua!
ZINEMA UNEAK
Zinema Uneak, ikus-entzunezkoaren (zinema eta telesailak) inguruan euskaraz idatzitako informazioa jaso nahi duen jendearen webgunea izan nahi duen proiektu bat da.
Ikus-entzunezkoa hizkuntza anitzetan ikusten dugun garai honetan eta zinemaren informazioa hizkuntz ezberdinetan heltzen zaigun aro honetan, zergatik ez informatu gure hizkuntzan, euskaraz? Iron Man, Gandalf, Batman, Mad Max o Buzz Lightyear mintzaira ezberdinetan hitz egiten badute, zergatik ez euskaraz?
Lagundu gaitzazu euskara hutsean idatzitako zinemaren inguruko webgune baten ametsa egia bihurtzen!
Zer aurkituko dugu webgunean
ZU-k zinema genero guztiak jorratuko ditu: **komertzialenak diren pelikuletatik egile-zinemara. Informazio hutsa baino askoz gehiago eskainiz:
Albisteak: filmaketen ingurukoak, jaialdiak, azken kartelak, ...
Erreportajeak: bitxikerietatik zabalagoak eta sakonagoak diren lanetara.
Kritikak: estreinaldiko filmenak zein klasikoenak.
Elkarrizketak: bai bideoan bai idatzizkoa, euskaraz edo jatorrizko hizkuntzan eta euskaraz azpititulatuak.
Filmoteka: filmen fitxa sakonak. Kartela, argazkiak, trailerrak, sinopsia, kritikak, fitxa teknikoa, eta abar jasoko dituztenak.
Trailerrak: jatorrizko hizkuntzan eta euskaraz azpititulatuak.
Telesailak: gero eta indar handiago hartzen ari den ikus-entzunezkoa. Gaur, euren kalitatea filmen parekoa edo handiago delarik. Horregatik, gurean, telesail arrakastatsuenen albisteak eta analisiak ere aurkituko dituzu.
Eta beste informazio asko.
Nor dago Zinema Uneak proiektuaren atzean
Proiektu honek bi arduradun ditu: Lander Arteaga Egiluz eta Sara Sebastián Pérez. Biek komunikazioan, zinemaren munduan eta ikus-entzunezkoan eskarmentua dutenak.
Sara Sebastián, telebistan eta zineman errealizadore lanetan ibilia. Gainera, hainbat tokiko egunkaritan eta zinemaren inguruko webgunetan lan egindakoa. Antzerki zuzendaria izan dela ahaztu gabe. Lander Arteaga Egiluz komunikatzailea, esataria, ekoizlea eta errealizadorea izandakoa bai telebistan baita irratian eta zinemaren ere.
Estreinaldien egunerokoa aurrez lantzeko aukera izateko, proiektua bi lantoki izango ditu: lan talde bat Euskal Herrian egongo delarik eta beste bat Madrilen. Madrilen egongo den lan taldeak estreinaldien prentsa emanaldiak, kritikak eta elkarrizketak jorratuko ditu Euskal Herrian aldiz, euskaraz eginiko elkarrizketak, bertoko albisteak eta bestelako erreportajeak landuko direlarik.
Erredaktore-taldeak Lander Arteaga Egiluz izango du buru, eta beste hainbat kazetari, ikus-entzunezko komunikatzaile eta itzultzaile izango ditu parte. Behi behineko kolaboratzaileak ahaztu gabe.
Zertan erabiliko dira zuen ekarpenak
Bildutako dirua webgunearen abiarazteak suposatzen duen gastuetan (domeinuak, hostinga, informatika zerbitzuak, etab.) eta webgunerako eduki onenak sortzeko behar dugun informatika eta ikus-entzunezko tresnerietan erabiliko da.
Krowdfunding honen bitartez eskatzen dugun diru kopurua behar dugun gutxienekoa da. Muga horretatik aurrera jasotako edozein kopuru eskertzekoa izango da, eta proiektuaren kalitatea gora egiteko erabiliko dugu.
Eskatzen dugun diru kopurua gainditzekotan, sari guztiei opari berriren bat gehituko zaie. Diru muga ezberdinak gainditzerakoan sopresa ezberdinak ezagutzera emango ditugu.
Gainera, argi utzi nahi dugu, jasotako dirua ez dela inoiz soldatak ordaintzera bideratuko. Egun, webgunean edukiak sortzen lan egiten duten pertsona guztiek musu-truk egiten dute, irabazirik gabeko proiektu bat delako.
Aurre ikusitako egutegia
2016ko urrian, Zinema Uneak proiektuaren "Blog Beta" edo behin behineko webgunea martxan jarri da. Bertan, hainbat albiste edo kritika aurkitzeaz gain, proiektuaren irudi nortasuna eta crowdfunding honen inguruko hainbat berri aurkitu daitezke. Blog hau ia bi egunean behin eguneratzen da bi helbururekin:
Proiektura batu daitezkeen kolaboratzaile/babesleei behin betiko webgunean argitaratuko diren eduki moten aurrerapen bat erakutsi.
Zinemaren inguruko informazioa jaso nahi duten pertsonei behin behineko topagune bat eskaini.
Behin betiko webgunea 2016ko abenduaren 15a eta 22a bitartean estreinatuko da.
Sarien bidalketek ondoko egutegia jarraituko dute:
E-postaz bidalitako albiste buletinak behin betiko webgunean martxan jartzean bidaltzen hasiko dira.
Webgunearekin harremana duten sariak (logotipoak edota banerrak) behin betiko webgunea abiaraztean, edo mezenekin adostutako egutegiaren arabera, burutuko dira.
Sariak 2017ko urtarriletik aurrera kudeatuko dira eta produkzio denboren arabera bidaliko dira.
+ Info
Twitter Zinema Uneak
Facebook Zinema Uneak
Behin behineko Bloga
0 comments
If you are already a sponsor, please Log in to comment.