❗️ In order to use Verkami you must do it from another browser. Install or enter from: Microsoft Edge, Chrome or Firefox. Microsoft has stopped updating the Internet Explorer browser you are using and it is no longer compatible with most websites.

Erraustegiaren kutsadura kontrol independentea

Herritarrontzat ezinbestekoa da kutsadurari buruzko datu fidagarriak eskuetan izatea. Proiektu honekin autodefentsarako prestatuko gara.

0
seconds
240
Pledges
13.550€
From 13.000€
Contribute to the project
View project in Castellano

Choose your reward

Markel Olano buru duen Gipuzkoako Foru Aldundiak Donostialdeko erraustegia pizten badu, kutsaduraren kontrol independentea egingo dugu urtero. Munstroa piztu aurreko datuak esku artean izatea oso garrantzitsua zenez, Zubieta Lantzen elkarteak zirt-edo-zart egin eta bi enpresa zientifiko kontratatu zituen:

Batetik, Herbehereetako ToxicoWatch fundazioa –mundu osoan erraustegien eraginak aztertzen ditu–, eta bestetik, Eusko Jaurlaritzak akreditatutako Euskal Herriko enpresa bat. Irail hasieran hartu dituzte laginak, azpiko argazkian ikus daitekeenez.

ToxicoWatch fundazioko kideak arrautzen laginak hartzen. (Argazkia: Donostitik.com)
ToxicoWatch fundazioko kideak arrautzen laginak hartzen. (Argazkia: Donostitik.com)

Erraustegiaren eragin eremuaren barnean, 10 kilometroko erradioan, milaka lagun bizi dira. Horregatik, kutsaduraren eragina neurtzeko ondorengo lekuak hautatu dira eta dagoeneko lehen laginak hartu dira geolokalizazio bidez lekuak ongi finkatuta utziz etorkizunerako:

Zubieta herrian, Añorgan, Donostian, Usurbilen, Lasarten, Urnietan, Hernanin, Andoainen eta Zubietan, Realak entrenatzen duen lekutik eta ondoan dagoen Landaberri ikastolatik hurbil. Eta erraustegitik urrunago, Goierriko Zaldibian.

Azken batean, borrokatzeko bide berritzailea da herritarrok azpiegitura kutsatzaile batek eragingo duen kutsadurari buruzko datu zientifiko fidagarriak izatea. Erraustegiaren Aurkako Mugimendutik babes osoa ematen diogu ekimenari eta finantzaketa lortzen lagundu nahi dugu.

Sariei buruz

Sari nagusia gizarteari egingo diogu denon artean, kutsadurari buruzko datuak modu gardenean jakinaraziko baititugu, eta erraustegia pizten badute, urtero-urtero egingo baititugu kutsadura ikerketak. Erraustegiek askatzen dituzten kutsadurak akumulatzaileak dira, hau da, izaki bizidunek jaten badituzte pilatzen joaten direla eta ezin direla kanporatu, horrenbestez, urtez urte kutsadura igotzen nola joango den ikusiko dugu.

Diru ekarpena egiten dutenei leihoan jartzeko erraustegiaren aurkako banderolak emango dizkiegu opari. Baita, ikerketa independentearen babesle gisa agertzeko aukera eman ere.

Erraustegirik gabeko munduaren alde.
Erraustegirik gabeko munduaren alde.

Nor garen

Erraustegiaren Aurkako Mugimendua Gipuzkoako erraustegiaren aurka borroka egiteko sortutako herritarron eragilea da. Herriz herri antolatutako herri mugimenduon batura da: Donostia Bizirik, Hernanin Zero Zabor, Andoaingo Ipar Haizea, Lasarteko Aire Garbia eta Gipuzkoa Zutik taldeok batu ditugu indarrak bertan.

Ehunka protesta egin ditugu azken 17 urteotan.
Ehunka protesta egin ditugu azken 17 urteotan.

Kontsultatu gure webgunea: erraustuez.org

Kontsultatu gure Twitter kontua: @ErrausAurkaMugi

Zertara bideratuko ditugu zuen ekarpenak

Jasoko dugun diru guztia bi enpresa hauei beren lana ordaintzeko baliatuko dugu. Nazioartetik zientzialariak Euskal Herrira ekarri, laginak hartzeko estantzia ordaindu eta batez ere, gerora beren herrialdean analitika egiteak kostu hau du.

13.000 euro baino gehiago jasoko bagenu, mugimendu gisa buruan ditugun ekimen batzuk prestatu eta finantzatzeko bideratuko genituzke. Beti ere, erraustegia gelditzea helburu izango duten ekimenak.

Aurreikusitako egutegia

ToxicoWatch fundazioko kideek emaitzak edukitzeko bi hilabete-bi hilabete eta erdi beharko dituztela adierazi ziguten. Datuok ardura osoz kudeatuko ditugu, eztabaida antzuak ekidin asmoz.

Sariak azaroan banatuko ditugu, banderolak helaraziz ekarpena egiten dutenei.

FAQ

There are none published yet.

Do you have any other queries or questions?

4 comments

If you are already a sponsor, please Log in to comment.

  • Ekainet

    Ekainet

    almost 2 years

    Osasuna guztiontzat.

  • Maköki

    Maköki

    almost 2 years

    Gure eskura dago, bihar itxiko duten erraustegiaren kontrola egitea!

  • pichardonuba

    pichardonuba

    almost 2 years

    A seguir luchando

  • juanluiseizmendi

    juanluiseizmendi

    almost 2 years

    Ez dezagun etsi! Gure osasuna garrantzitsuena da!

We use our own cookies to provide website functionality and third party cookies to analyze traffic and serve targeted advertisements based on your surfing habits. You can accept all cookies by clicking “Accept” or obtain more information and set your preferences here.