❗️ In order to use Verkami you must do it from another browser. Install or enter from: Microsoft Edge, Chrome or Firefox. Microsoft has stopped updating the Internet Explorer browser you are using and it is no longer compatible with most websites.

CAMINHO LONGE

Alfonso Etxegarai ETAko kide ohiak 33 urte eman ditu Afrikan deportatuta. “Caminho longe” dokumentalak haren itzulera kontatuko du.

Adabaki Ekoizpenak

A project of

Category

Created in

45%
26
days
176
Patron
11.495€
From 25.000€
Contribute to the project
View project in Català, Castellano and Français

Lagundu bidaia hau kontatzen

Alfonso Etxegarai Atxirikak (Plentzia, 1958) bizitzaren erdia baino gehiago eman du Sao Tome eta Principe irla txikian. 1985ean Frantziak deportatu zuen eta Espainiako agintariek Ekuadorrera bidali zuten. Han torturatu zuten eta geroago Sao Tomera igorri. Ordudanik linbo legal batean egon da, pasaporterik eta bisadorik gabe.

Alfonso Etxegarai
Alfonso Etxegarai

Erbestaldian, Kristiane Etxaluz (Domintxine, 1941) du lagun. Emakume paregabe honek hanka bat du Euskal Herrian eta bestea Sao Tomen. Haren hitzetan, «erbesteraturiko bizilaguna» da: azken 34 urteak jardun da, nekaezin, Alfonso herrira ekartzeko eta herria Alfonsorengana eramateko.

Kristiane Etxaluz
Kristiane Etxaluz

Orain 10 urte, bikoteak bere istorioa kontatu zuen “Sagarren Denbora” dokumentalean. Egun, berriz, ezer ez da berdin baina haren egoerak lehengo moduan jarraitzen du. Zerbait aldatu behar da.

Kristianek 78 urte beteko ditu luze gabe, neguak egunean baino egunean luzeagoak zaizkio. Alfonsok bularreko angina du eta hamarraldiak daramatza kardiologo batekin elkartu gabe. ETAk armak utzi ditu eta desegin egin da. Ez dago, bada, arrazoirik Euskal Herrian elkarrekin bizitzeko ametsa geroratzeko. Zirt edo zart egiteko unea heldu da, nahiz eta aldebakarreko erabaki honek atxilotua izateko arriskua ekarri. Itzulera-bidaiak abiatze eguna du dagoeneko.

Alfonso Sao Tomeko portuan
Alfonso Sao Tomeko portuan

Hauxe da, beraz, hamaika galdera dakartzan bidaia baten kontakizuna.

Sariak

Orri honen eskuinaldean ageri diren sari berezi batzuk prestatu ditugu. Sari bakoitza kilometro-distantzia batez izendaturik dago.

Zenbat eta parte hartze handiagoa izan, orduan eta hurbilago izango gara Sâo Tométik eta bidaia hau kontatu ahal izatetik.

Sariak, besteak beste, honako hauek dira: Ruper Ordorikak eta Arkaitz Minerrek “Sagarren denbora” dokumentalerako propio eginiko grabazioa, aurre-estreinaldian gurekin batera filma ikusteko sarrerak, Biarritzen bizi den ZIGOR artista preziatuaren arte-lan bat beren-beregi egitasmo honetarako sortua… Beste sari berezi batzuk ere badaude.

Bestelako ekarpenak egiteko, jar zaitezte gurekin harremanetan.

Lan-taldea

Josu Martinezek eta Txaber Larreategik zuzendu dute filma, Hibai Castro Egiak filmatu du eta ADABAKI EKOIZPENAK-ek ekoiztu. IPES, Gastibeltza Filmak eta Zinez-en laguntza ere badu.

Sao Tome 2009/Sao Tome 2019
Sao Tome 2009/Sao Tome 2019

Josu Martinez
Filmografia dokumentaletako zuzendari gisa:
“Itsasoaren alaba” (2009), “Sagarren denbora” (2010), “Prohibido Recordar” (2010), “Barrura Begiratzeko Leihoak” (2012), “Gure sor lekuaren bila” (2016) eta “Jainkoak ez dit barkatzen” (2018).

Txaber Larreategi
Filmografia dokumentaletako zuzendari gisa:
“Sagarren denbora” (2010), “Prohibido Recordar” (2010) eta “Barrura Begiratzeko Leihoak” (2012).

Adabaki Ekoizpenak
Zinema eta telebistarako proiektuak egiten dituen Bilboko ekoiztetxe txikia.
Beste batzuen artean, “Gure oroitzapenak” (2018) fikziozko film kolektiboa eta “Euskara Jendea” (2014) serie dokumentala ekoitzi ditugu.

Zertarako erabiliko ditugu zuen ekarpenak

Bildutako dirua, oraindik kitatu gabe dauden dokumentaleko produkzio-gastuak (prestaketa, talde teknikoa, bidaiak, filmatzea, muntaia, musika, irudi-posprodukzioa, audio-nahasketak eta filmaren amaitzea) finantziatzeko bideratuko dugu. Kopuru horretatik, 8.000€ bidaietako gastuetan erabiliko ditugu; 4.000€, filmatzean eta talde teknikoan; 8.000€, irudi-muntaian, audio-nahasketan eta bien posprodukzioan; 3.000€, soinu-bandan; eta 2.000€, filmaren bukatzean eta kopiajean.

Egutegia

Dokumentala 2020ko udaberrian amaitzeko asmoa dugu, honako plan honi jarraiki:

  • 2019ko azaroa: grabazioen amaitzea.
  • 2019ko abendua eta 2020ko urtarrila: filmaren muntaia.
  • 2020ko otsaila: posprodukzioa
  • 2020ko martxoa: filmaren amaitzea

Sariak filma amaitu ondoren banatuko dira. Horren berri emango dizuegu ekarpena egiten duzuen guztioi.

Hemen aurkituko gaituzu:

komunikazioa@adabaki.eus
https://twitter.com/adabakiekoizpen
https://www.facebook.com/AdabakiEkoizpen
www.adabaki.eus

FAQ

There are none published yet.

Do you have any other queries or questions?

4 comments

If you are already a sponsor, please Log in to comment.

  • Miren Azpi

    Miren Azpi

    12 days

    aupa

  • estiballes@hotmail.com

    estiballes@hotmail.com

    13 days

    Animo eta segi gogor

  • ITZIAR EGIA IBARGUREN

    ITZIAR EGIA IBARGUREN

    13 days

    Zorionak Alfonso, lortu duzu!

  • txema pico

    txema pico

    14 days

    Ongi etorri Alfontso, aurera bolie!

10€
17 backers
2 KM
  • Sare sozialetan eskerrak eta pelikularen inguruan informatuta egotea.
  • Filmeko kredituetan agertzea.
Estimated delivery April 2020
25€
51 backers
5 KM
  • Eskerrak eta informatuta egotea.
  • Kredituetan agertzea.
  • Ruper Ordorikaren “Sagarrondoari seaska kanta” deskargatzeko aukera. Arkaitz Minerrekin batera “Sagarren denbora” filmerako propio grabatutakoa.
  • CAMINHO LONGE filma online ikusteko lotura, zine aretoetan estreinatu aurretik eta aurrestreinaldiaren ostean.
Estimated delivery April 2020
50€
65 backers
10 KM
  • Eskerrak eta informatuta egotea.
  • Kredituetan agertzea.
  • Zine aretoetan estreinatu aurretik eta aurrestreinaldiaren ostean filma ikusteko lotura.
  • “Sagarrondoari seaska kanta” abestiaren jatorrizko grabazioa deskargatzea.
  • Filmaren aurrestreinaldirako sarrera bi. Pase pribatua filmeko autore, parte-hartzaile eta kolaboratzaileekin.
Estimated delivery April 2020
100€
4 left (of 30)
20 KM
  • Eskerrak eta informatuta egotea.
  • Kredituetan agertzea.
  • Zine aretoetan estreinatu aurretik eta aurrestreinaldiaren ostean filma ikusteko lotura.
  • “Sagarrondoari seaska kanta” abestiaren jatorrizko grabazioa deskargatzea.
  • Filmaren aurrestreinaldirako sarrera bi. Pase pribatua filmeko autore, parte-hartzaile eta kolaboratzaileekin.
  • “Itsasoaren alaba”, “Sagarren denbora” eta “Barrura begiratzeko leihoak” trilogia osoa DVDn. (Azken 30 aleak).
  • Sâo Tomeko txokolatea, Euskal Herrian banatua eta Frantzian saritua.
Estimated delivery April 2020
200€
11 left (of 20)
40 KM
  • Eskerrak eta informatuta egotea.
  • Kredituetan agertzea.
  • Zine aretoetan estreinatu aurretik eta aurrestreinaldiaren ostean filma ikusteko lotura.
  • “Sagarrondoari seaska kanta” abestiaren jatorrizko grabazioa deskargatzea.
  • DVDak: “Sagarren denbora”, “Barrura begiratzeko leihoak” eta “Prohibido recordar”.
  • Sâo Tomeko txokolatea.
  • Kristianeren sagarrekin Domintxinen ekoiztutako sagar-juseko botila bat (edizio berezia).
  • Filmaren aurrestreinaldirako lau sarrera. Pase pribatua filmeko autore, parte-hartzaile eta kolaboratzaileekin.
  • Alfonso Etxegarairen “La guerra del 58” liburua, Alfonsok berak sinatua (liburua aukeran euskaraz, gazteleraz edo frantsesez).
Estimated delivery April 2020
300€
17 left (of 25)
60 KM
  • Eskerrak eta informatuta egotea.
  • Kredituetan agertzea.
  • Zine aretoetan estreinatu aurretik eta aurrestreinaldiaren ostean filma ikusteko lotura.
  • “Sagarrondoari seaska kanta” abestiaren jatorrizko grabazioa deskargatzea.
  • Filmaren aurrestreinaldirako lau sarrera. Pase pribatua filmeko autore, parte-hartzaile eta kolaboratzaileekin.
  • DVDak: “Sagarren denbora”, “Barrura begiratzeko leihoak” eta “Prohibido recordar”.
  • Sâo Tomeko txokolatea.
  • ZIGOR artista preziatuaren margolana, CAMINHO LONGE filmerako beren-beregi sortua, sinatua eta zenbakitua. 25 aleko edizio mugatua.
Estimated delivery April 2020
Cookies help us to offer our services. Continuing to browse entails acceptance of their use.