❗️ In order to use Verkami you must do it from another browser. Install or enter from: Microsoft Edge, Chrome or Firefox. Microsoft has stopped updating the Internet Explorer browser you are using and it is no longer compatible with most websites.

Hamaika kutixi filosofiko

11 testuz, 11 ilustrazioz eta horietako bakoitza lantzeko 11 galdera posible biltzen dituen 11 txartelez osatutako euskarazko materiala.

Oihartzun Filosofikoa

A project of

Category

Created in

0
seconds
219
Pledges
6.844€
From 4.000€
Contribute to the project

Choose your reward

Kaixo!

Maddi, Izaro, June eta Xabi gara, Oi(h)artzun Filosofikoa josten duen laukotea. Ia bost urte daramatzagu, hainbat sortzailerekin batera, herrian Haur Filosofia saioak antolatzen. Herritarrei eskainitako Ilunabar Filosofiko irekiak ere antolatu ditugu, hainbat formakuntzekin batera. Saio horiek guztiek berretsi egin dute gure hasierako hipotesia: ez dago gai filosofikoei buruz hausnartzeko adinik. Halaber, espazioak eta euskarazko materialak urriak dira.

Hutsune horiei erantzun asmoz, eta Haur Filosofia oinarri izanik, laster eskuartean izan dezakezun materiala sortu dugu; pentsamendu kritikorako euskarazko pizgarriak eskaintzea xede duen kutixi-kaxa.

Esan beharrik ez dago hamaika direla filosofiak dituen adarrak. Hala, 11 dira guk bilduma honetarako hautatu ditugun gaiak. Gai horiek lantzeko elkarrekin lotura zuzenik ez duten kontakizun eta ilustrazio sorta bat osatu dugu. Material honek adin guztietarako balio du eta hartzailea izango da nahi besteko sakontasun maila emango diona.

Hortxe beraz, gure proposamena. Orain zure txanda! Izan ere, proposamena errealitate bihur dadin zure laguntza behar dugu; zure babesarekin lortuko baitugu kutixi-kaxa txokoz txoko zabalduz euskaraz filosofatzeko aukera eskaintzea.

Kutixiak eta sortzaileak

Zein dira kutixiak eta nor dira sortzaileak?

1. Filosofia: Pello Añorga Lopez eta Idoia Beratarbide Arrieta

2. Egia eta pentsamendua: Ane Labaka Mayoz eta Mariñe Arbeo Astigarraga (Txakur Gorria Sormen Kolektiboa)

3. Errealitatea(k): Alaia Martin Etxebeste eta Onintza Etxebeste Liras

4. Gizakia: Oier Guillan Bermudez eta Iosu Mitxelena Unsain

5. Bizitza eta heriotza: Olatz Mitxelena Larreta eta Udane Ansa Iragorri

6. Kultura eta kulturak: Jon Martin Etxebeste eta Alaia Gaztelumendi Mendarte

7. Ongia eta gaizkia: Goiatz Labandibar Arbelaitz eta Ane Narbarte Lasa

8. Elkarbizitza: Karmele Mitxelena Etxebeste eta June San Sebastian Sein

9. Gizakia eta natura: Antton Kazabon Amigorena eta Jokin Mitxelena Erize

10. Emozioak: Miren Agur Meabe Plaza eta Eider Eibar Zugazabeitia

11. Etika eta politika: Agustin Arrieta Urtizberea eta Ainara Lasa Perez

Eskaintzei buruz

Ikus dezakezuen moduan, kaxa bat da eskaintzen dugun sari nagusia: 11 testu, 11 ilustrazio, eta horietako bakoitza lantzeko 11 galdera posible biltzen dituen txartelez osatutako kaxa.

Baina, horrez gain, zuen laguntza eskertzeko, sorpresa ttiki pare bat ere prestatu ditugu: proiektuko ilustrazioetako bat duen telazko poltsa eta ipuinetako batean agertzen den esaldi batekin fin-fin apaindutako kamiseta.

Ekarpenen bat egiten duzuen guztien aipamena ere izango du material honek, noski, eskertzen atalean; izan ere, edozein ekarpen izango da ezinbestekoa proiektu hau aurrera atera ahal izateko.

Eta, azkenik, Haur Filosofia bertatik bertara ezagutu nahi duen Ikastetxe, Udal edo Elkarteei eskainitako saria dugu: material honetan oinarritutako saio bat egitea, zuen herrian.

Nor gara

- Maddi Nazabal Etxebeste. Umore fina eta zorrotza, ez ditut lagun beldurra eta presa.

- Izaro Toledo Retegi. Bi dira nire pasioak: loreak eta lagunarteko paseoak.

- June Retegi Uria. Ttikienen konplize eta gertukoen indargune.

- Xabi Salaberria Gonzalez. Hormako zirrikitutik, bihurri, beste aldera begira. Barrura begira.

Zertara bideratuko ditugu zuen ekarpenak

22 sortzaileen lana ordaintzeaz Oiartzungo Udala arduratuko denez, materiala bera argitaratzera bideratuko dugu zuen ekarpen bakoitza, maketazio lanetik hasi eta bidalketa gastuetaraino: sari berezien deseinu eta serigrafia, txartel, liburu eta kaxen inprimaketa...

Horrez gain, zuen laguntza ikaragarrizko bultzada izango da proiektuarekin aurrera jarraitu eta gerora ere beste bide batzuetatik materiala zabaltzen jarraitu ahal izateko.

Aurreikusitako egutegia

Azaroaren 13an bukatuko da ekarpena egiteko epea. Dena ongi badoa eta aurreikusitako kopurura iristen bagara, hilabeteren buruan hasiko gara banaketa egiten.

Gure asmoa eta nahia sari guztiak abenduaren 23rako, beranduenez, zuen etxeetan egotea da. Horretan jarriko dugu indar guztia.

Info +

Oi(h)artzun Filosofikoa-ren Facebook orrialdea

Bestalde, Oi(h)artzun Filosofikoa Jakinmin Elkarteko kidea denez (Euskal Herriko Haur Filosofia eta praktika filosofikoen elkartea), hemen lortu dezakezue egiten dugunari buruzko informazio gehiago:

Jakinmin Elkartearen Facebook orrialdea
Jakinmin Elkartearen Twitter kontua
Jakinmin Elkartearen Instagram kontua

FAQ

There are none published yet.

Do you have any other queries or questions?

10 comments

If you are already a sponsor, please Log in to comment.

  • Belen

    Belen

    24 days

    Aipamenetan agertuz gero izena Koldo Iñarra

  • izaskunu

    izaskunu

    26 days

    Ideia eta lan earra!! Eskerrik asko.

  • agustin arrieta urtizberea

    agustin arrieta urtizberea

    about 1 months

    ikaragarria:

    https://www.berria.eus/paperekoa/1920/038/001/2021-11-04/filosofiak-behar-du-haurra.htm

    https://www.berria.eus/paperekoa/1934/039/001/2021-11-04/kutixiak-eta-sortzaileak.htm

    https://www.berria.eus/paperekoa/1946/039/002/2021-11-04/filosofia-pentsamendu-kritikorako-sarbidea-da-ataria.htm

    Agus

  • Idoia

    Idoia

    about 1 months

    Aupa zuek!!!

  • Pernando

    Pernando

    about 1 months

    Mila esker!

  • ORERETA IKASTOLA

    ORERETA IKASTOLA

    about 2 months

    Zorionak egindako lanagatik!!!

  • Anartz Muxika

    Anartz Muxika

    about 2 months

    Zorionak eta eskerrik asko lan apart honengatik!

  • Naiara Gago

    Naiara Gago

    about 2 months

    Lan zoragarria! Eskerrik asko supertalde!

  • Maitane

    Maitane

    about 2 months

    Ea Oiartzun Filosofikoaren oihartzuna EHko txoko guztietara heltzen dan!Bizkaitik, eskerrik asko ekipo opari eder honengatik!Gora zuek!

  • Ane zuloaga

    Ane zuloaga

    about 2 months

    Zorte on bidaia honetan Kutixiri!!

#01 / LORTU DUGU! MILA ESKER!

Poz-pozik gaude! Hilabetean zehar jasotako babesari esker, jada esan dezakegu: HAMAIKA KUTIXI FILOSOFIKO Euskal Herrian barrena zabalduko da urtea bukatzerako.

Azken ukituak falta zaizkigu. Buru-belarri ekingo diogu lanari Gabonen aurretik zuen etxeetan izan ditzazuen egindako eskaerak.

Adi egon! Hurrengo egunetan zehar email bat jasoko baituzue egindako eskaeren inguruko informazioa eskatuz: bidalketa helbidea, eskertzen atalean jartzeko izena, kamixetaren neurria...

Proiektuaz gehiago jakin nahi izanez gero, hona hemen asteartean Oiartzunen egingo dugun aurkezpen ekitaldiaren kartela. Animatzen den oro ongi etorria izango da!

We use our own cookies to provide website functionality and third party cookies to analyze traffic and serve targeted advertisements based on your surfing habits. You can accept all cookies by clicking “Accept” or obtain more information and set your preferences here.