Honaino iritsi bazara, lehenenik eta behin...
ONGI ETORRI
Eta zertan ari zara (gara) hemen? Gaur egungo gizarte kaotiko honetan bizitza "surfeatzen"? Edo prest zaude une batez surfeatzeri utzi, gelditu eta nor zaren (garen) hausnartzeko, eta zergatik ez, gustatzen ez zaizuna (zaiguna) alde batera uzteko, zama gisa sentitzen duzulako (dugulako)? PROSOPAGNOSIA film laburrak horretara gonbidatzea du helburu. Prest?
SINOPSIA
Prosopagnosia (grezieratik), aurpegien itsutasuna ere deitua, gizartearen zati batek pairatzen duen gaixotasuna da, jendearen aurpegiak ezagutzea eragozten diona eta kasurik larrienetan bere aurpegia ere ezagutzeko gai ez dena.
Denok al dugu prosopagnosi mailaren bat?
Gutako asko "itsu" heldu gara helduarora, ez baitugu bidean tarterik hartu nor garen ezagutzeko, izan nahi dugunari buruz hausnartzeko eta izan nahi dugunarekin koherentziaz jokatzen ari garela bermatzeko.
Film labur honekin hausnarketa bultzatu nahi dugu, ikusleak bidaia bat egin dezan bere barneraino eta une bat har dezan bere erraietara begiratzeko eta zergatik ez, orain eta hemen, bidaia bat hasteko non dagoen ikusteko, inoiz ez baita berandu. Ala bai?
Animatzen zara gurekin bidaia honetan?
SARIAK
Sariak era askotakoak izango dira: zuen izen-abizenak kredituetan, kamisetak, poltsak...
Hala ere, pisu berezia izango dute nire bizi-esperientzian jasotako ezagutzek eta zuekin partekatzekoek: sendabelarren ikastaroa, Erraiak dokumentalaren proiekzioak edo solasaldiak, laburmetraia aurkezteko eta berau sortzeko prozesua azaltzekoak.
Hor dituzue. Ea zein duzuen gustukoen!
NOR GARA?
Abentura berri hau errealitate bihurtu nahi duena ni naiz, Ekain Martinez de Lizarduy Sturtze. Irakaslea naiz ofizioz, baina nahiko saltseroa afizioz. PROSOPAGNOSIA izango da nire bigarren ikus-entzunezko lana. Lehenago, ERRAIAK dokumentala egin nuen, eta izandako harrera ikusita, bigarren abentura hau egitera animatu naiz.
Nik gidoilari eta zuzendari lanak egingo ditut. Alderdi tekniko guztia KIND VISUALS ekoiztetxeak egingo du. Eta aktore gisa? Bada, gure herriko bi bitxi egongo dira: Itziar Ituño eta Kepa Errasti.
GIDOIA ETA ZUZENDARITZA
AKTORE
AKTORE
ALDERDI TEKNIKOA
NOIZ ETA NON GRABATUKO DUGU?
Grabazioa udazkenean zehar egingo da. Grabazioak Gasteizen egingo dira, eta aurreikusitako kokalekuak honako hauek izango dira:
NORA BIDERATUKO DIRA EKARPENAK?
Biltzen den diru dena dugun aurrekontuaren %55a eskuratzea du xede. Alderdi teknikoan erabiliko dugu biltzen den diru guztia.
Hemen laburbilduta:
AURREKONTUA
Ekoizpena eta kudeaketa
Errodajea
Makillajea eta ile-apainketa
Materialen alokairua
Atrezzoa
Edizioa
...
AURREIKUSITAKO EGUTEGIA
Grabazioak udazkenean egingo ditugu eta 2024 urte hasieran laburmetraia prest egotea espero dugu.
Sariei dagokienez, denetariko sariak daudenez, bakoitzak bere datak izango ditu. Hala ere, sari guztiak laburmetraia estreinatzen den eguna baino lehen banatuko dira.
Kanpainaren nondik-norakoak jarraitzeko hurrengo kontuak erabiliko ditugu:
Instagram-en: @erraiak
Twiterren: @ekhigain
Mila esker, aldez aurretik eta badakizue, zuen ur tanta bakoitza ezinbestekoa izango dela itsaso eder hau sortzeko. Orain, zuen txanda da. Aupa zuek!
12 comments
If you are already a sponsor, please Log in to comment.
Roberta
Zorte on!
Jhoana Perez Cardozo
Zorte On Taldea, espero que sea un gran proyecto, que logren lo que se han propuesto con este mensaje pero sobre todo que disfruten en la marcha. Muxuak kolonbiatik
Jhoana Perez Cardozo
Zorte On Taldea
Ekain Martinez de Lizarduy
Author
Mila esker Mireia! Eta mila esker zuei guztioi, zuek gabe hau ez ezinezkoa izango baitzen.
Mireia Larrañaga
Zorionak eitxen zabizten lanagaitxik.
Ekain Martinez de Lizarduy
Author
Mila eske guztioi zuen animoengatik eta ekarpenengatik. Gutxiago falta da!
Ainara
Aupa Ekain
Nuria Barrero
Aupa Ekain
kalekumea
Aupa Ekain!!! Lortuko dugu!!!
lube
...eta gora sanfermin!