Sare sozialetako bizitzaren truke, zure bizitza erreala alde batera utziko zenuke? Eta mendeku hartzeagatik norbait hiltzera iritsiko zinateke?
Ikus-entzunezko komunikazioko ikasleak garen heinean crowdfunding kanpaina hau martxan jarri dugu proiektu honek argia ikusi dezan eta horretarako baliabideak lortu ditzagun.
INFORMAZIO OROKORRA
"Zuzenean" pertsona askok bizi duten errealitatea da. Gaur egungo gizartean, sare sozialen erruz zoro bilakatzen gara eta inoiz imaginatuko ez genituen gauzak egitera ausartzen gara.
"Zuzenean" errealitate honen isla da. Pilar Aldón idazleak esan zuen: "Beldurra da mundua mugitzen duena." Ikusleek beldurra nahi dute? Ba beldurra emango diegu, baina ez beldurrezko istorio konbeltzional baten bitartez. Pertsonaietan sakonduko dugu, benetan nolakoak diren erakutsiz. Baliteke bat baino gehiago pertsonaietako batekin identifikatua sentitzea, izan ere, errealitatetik oso gertu daude.
PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA
Gidoiaren lehen bertsioa 2023ko apirilan jaso genuen, baina lantalde guztiaren artean aldatzen joan gara. Gidoiak izugarrizko eboluzioa bizi izan du, guk bizi izan dugun haina. Aurreprodukizoan murgilduta gaude eta grabazio fasea hasteko zorian. Ikus-entzunezko proiektua amaitu ondoren, film laburra banatzeari emango diogu garrantzia.
Lehen esan bezala, ikasle gazteak gara eta zailtasun asko ditugu baliabideak lortzeko. Horregatik, dirua behar dugu proiektu honi irtenbidea emateko. Hainbeste lantzen ari garen proiektu hau aurrera eraman nahi dugu mundu guztiak ikus dezan. Beraz, zabalpenari garrantzi handia emango diogu bera gabe oso zaila izango delako helburu hauek lortzea.
Crowdfunding kanpainaren bitartez, aurreprodukziorako eta grabaziorako baliabideak lortuko ditugu, eta gainera, banaketa hasi aurretik gure proiektua ezagutarazteko aukera izango dugu.
ZER FINANTZATUKO DUGU KANPAINAREN BIDEZ?
Crowdfunding kanpainaren bitartez aurreprodukzioko eta grabaketetako gastuei aurre egingo diegu. Beharrezkoa da gastu hauei aurre egitea:
Materiala eta atrezzoa, garraio gastuak, dietak, lo egiteko lekua, eta abar.
Aktoreen eta lantalde teknikoaren (zuzendaritza, argazki zuzendaritza, zuzendari laguntzailea, arte zuzendaritza, argazki zuzendaritza, produkzioa, gaferra eta soinu zuzendaritza) lana ordaintzea.
Sariak kudeatzeko eta bidaltzeko gastuak.
Proiektu honetan modu guztiz boluntarioan eta gogo handiz murgildu gara. Baina daukagun gogoa ez da nahikoa gastuak ordaintzeko eta lan-baldintza duinak bermatzeko. Zuen laguntza ezinbestekoa izango da.
LANTALDEA ETA GURE MOTIBAZIOAK
Zuzendaria: Enara Ariznabarreta
Zuzenean laburmetraieko zuzendaria naiz eta gidoiaren lehen bertsioa idatzi zuena. Gidoiak aldaketa handia jasan izan du hilabete hauetan eta emaitza oso ona dela iruditzen zait. Zuzenean gaztea eta erreala da, gai aktualak hartu eta horiek nahasterakoan ateratakoa. Nire ikus-entzunezko lehen proiektua da eta oso gogotsu nago.
Zuzendari laguntzailea: Ainhize Uriarte
Lehendabiziko aldia da horrelako ikus-entzunezko proiektu batean murgiltzen naizela. Ilusio oso handia egingo lidake horrelako proiektu bat aurrera eramateak, izan ere, aukera interesgarria iruditzen zait nire burua zinemaren mundura hurbiltzeko, eta horrela etorkizun batean honetan lan egiteko.
Produkzioa: Olatz Insagurbe
Produkzio zuzendaria naiz. Nire lehenengo proiektua da produkzio zuzendaria izaten eta gogo handiarekin nago erronka hau aurrera ateratzeko. Proiektu hau garrantzitsua da, izan ere, beharrezkoa da jendeari erakustea sare sozialen mundua eta nola eragin dezaketen gure eguneroko bizitzan. Kontu handiarekin ibili behar gara hauek erabiltzean eta ondo ezberdindu behar dugu errealitatea eta fikzioa.
Arte zuzendaria eta argazki zuzendaria: Laida Silva
Film labur honetan arte-zuzendari eta irudi-zuzendari lanak egiten ditut, gidoia idazten laguntzeaz gain. Oso hunkituta nago proiektu hau aurrera eramateaz, zinema maite baitut eta etorkizunean horretan aritzea gustatuko litzaidake, batez ere zuzendaritza artistikoaren esparruan.
Gafferra: Alaitz Agirre
Gafferra naiz. Ikus entzunezko bideoak eta argazkiak editatzea oso gogoko dut. Horregatik, proiektu hau egitea erronka berri bat da niretzat eta ikasteko prozesu berri bat. Irrikaz nago, etorkizunean zinemaren munduan lan egiteko baliagarria izan daitekelako.
Soinu zuzendaria: Janire Granados
Soinu teknikaria naiz film labur honetan. Film labur hau garrantzitsua dela uste dut, gaur egun guztioi neurri handiagoan edo txikiagoan eragiten digun gai bati buruz hitz egiten duelako. Sare sozialek gu konturatu gabe xurgatzen gaituzte. Gainera, film labur hau ikus-entzunezkoen mundua gehiago ezagutzeko aukera paregabea izango dela uste dut.
LORTU SARI ESKLUSIBOAK
Zure ekarpenak abantailak ditu! Gure crowdfunding kanpainan parte hartuz sari esklusiboak lortu ditzakezu. Donazio plan ezberdinak ditugu:
5€: Laburmetraila ikusteko esteka + Dosierra + kredituetan azaldu
10€: Laburmetraila ikusteko esteka + Dosierra + Kredituetan azaldu + Kapirotearen stickerra
15€: Laburmetraila ikusteko esteka + Dosierra + Kredituetan azaldu + Kapirotearen stickerra + Posterra
25€: Laburmetraila ikusteko esteka + Dosierra + Kredituetan azaldu + Kapirotearen stickerra + Posterra + Kamiseta ofiziala
40€: Laburmetraila ikusteko esteka + Dosierra + Kredituetan azaldu + Kapirotearen stickerra + Posterra + Kamiseta ofiziala + *Tote bag *
75€: Laburmetraila ikusteko esteka + Dosierra + Kredituetan azaldu + Kapirotearen stickerra+ Posterra + Kamiseta ofiziala + Tote bag + Bi pertsonentzako afari batentzako zozketan sartu
100€: Laburmetraila ikusteko esteka + Dosierra + Kredituetan azaldu + Kapirotearen stickerra Posterra + Kamiseta ofiziala + Tote bag + Bi pertsonentzako afari batentzako zozketan sartu + Laburmetraiaren pase pribatua
AURREIKUSITAKO EGUTEGIA
Orain aurreprodukzioan murgilduta gaude. Maiatzaren 22tik 26ra grabazio fasean egongo gara eta maiatzaren 29tik ekainaren 16ra postprodukzioan arituko gara. Crowdfunding kanpainan murgilduta gauden heinean joango gara proiektua gauzatzen, beraz, inbertitutako dirua berreskuratzea izango da helburu nagusietako bat.
Sariak ekaina bukaeran jasotzea aurreikusten da.
INFORMAZIO GEHIAGO
Jarraitu gaitzazu gure Instagram kontuan @zuzeneanfilm
Jarraitu gaitzazu Twitterren @zuzeneanfilm
0 comments
If you are already a sponsor, please Log in to comment.